lunes, 3 de febrero de 2025

Renferen trenen etenaldia hilaren 15 eta 16 artean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 3 de Febrero de 2025.

Renferen trenen etenaldia hilaren 15 eta 16 artean

Atotxako geltokiko lanengatik, Hernani eta Irun arteko bidea ezingo da trenez egin. Autobusak jarriko ditu Renfek.

Hilaren 15 eta 16 artean (hurrengo asteko asteazkena eta osteguna dira) ez da Renferen tren zerbitzurik izango Hernani-Irun tartean (bi norabideetan). Donostiako Atotxako geltoki berrituan lanak egin behar dituztelako izango da etena. Trafikoaren eteteak bidaiarien aldiriko nahiz bide ertain eta luzeko tren guztiei eragingo die. Renfek autobusak jarriko ditu alternatiba modura.

Bi egun horietan, aldiriko trenen erabiltzaileek autobusak erabili ahal izango dituzte tren trafikorik izango ez den geltokietara joateko. Hala, Osotara 176 autobus eta 86 mikrobus jarriko ditu Renfek trenen ordezko bezala. Hala, autobusen geltokiak honakoak izango dira (bi norabideetako bidaiarientzat): Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria, Katea eta Irun. Mikrobusek balioko dute geltoki nagusi horietatik, besteetara joateko.

Ordutegien edo bestelakoen berri izateko, euren webgunera joateko aholkua eman du Renfek

No hay comentarios: