miércoles, 14 de enero de 2026

Hopper Band eta JAC Electric taldeen kontzertuak, CBAn

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 14 de Enero de 2026.

Hopper Band eta JAC Electric taldeen kontzertuak, CBAn

Larunbat honetan, hilaren 17an, Hopper Band eta JAC Electric CBA hankaz gora jarriko dute 21:00etatik aurrera.

Musika ekitaldi bikoitza izango dute larunbat honetan, hilaren 17an, CBAn. Hopper Band talde donostiarrak eta JAC Electric blues-rockeko hirukoteak kontzertua eskainiko dute 21.00etan. Eszenatokira igotzen lehenak donostiarrak izango dira, eta ordubeteko kontzertuan Margenes Habitables (2025) azken lana aurkeztuko dute. JAC Electric taldeak ere aurkezpen-kontzertua indartsua izango du, eta entzule guztientzako aproposa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Sarrerak udal webgunean eros daitezke, 5,65 euroan.

No hay comentarios: