miércoles, 14 de enero de 2026

Trafiko operatiboa egingo dute bihar Biriatuko ordainlekuan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 14 de Enero de 2026.

Trafiko operatiboa egingo dute bihar Biriatuko ordainlekuan

Abeltzainen manifestazioa dela eta, muga Santiago zubitik igarotzea gomendatzen da Biriatuko bidesaria itxita egongo baita.

Abereen osasuna jokoan dagoen garai honetan, abeltzainek kezka larria dute euren behiek jasan ditzaketen ondorioak direla eta. Egoera salatzeko abeltzainen sindikatuak bihar elkarretaratzea egingo dute Biarituko ordainlekuan. Elkarretaratzearen ondorioz, trafiko mozketak izango dira, eta Biriatuko bidesaria 11:00etatik 14.15etara ez erabiltzea gomendatzen da. Honen aurrean, trafikoa minimizatzeko muga Santiago zubitik igarotzea gomendatzen da.

Nafarroatik edo Zaisatik Frantziara doazen kamioi eta ibilgailu guztiek 11:00ak baino lehen aurreratu beharko dute beraien irteera, edo 14:15ak arte atzeratzea. Une horretan kontzentrazioa amaitu eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko dela aurreikusten da.

No hay comentarios: