lunes, 23 de febrero de 2026

Antzerkia eta mintzodromoa, Euskararen Hilabetean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 23 de Febrero de 2026.

Antzerkia eta mintzodromoa, Euskararen Hilabetean

'Kilik euskarari!' lelopean, gaur aurkeztu dituzte euskara eta euskal kultura sustatzeko hirian egingo dituzten jarduerak.

Euskara eta euskal kultura haurren eta gazteen artean sustatzeko Euskararen Hilabetea martxan jarri dute. Beste urte batez, hainbat jarduera antolatu dituzte haur eta gazteen euskararen erabileran era motibazioan eragiteko. Aurten, antzerki emanaldiak eta mintzodromoa antolatuko dituzte Kilik euskarari! leloaren baitan, datozen egunetan. 

Amaia KZ antzerkiaren egoitza bihurtuko dute hainbat emanaldik. Asteazken honetan, hilak 25, Pantzart konpainiak Kolorez kolore antzezlana eskainiko dute Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Poemak, txotxongiloak, leihoak, abestiak eta animaliak izango dira ikuskizuneko protagonistak. Martxoaren 4an eta 5ean, asteazken eta ostegunarekin, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Moko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Gorakada Antzerki Taldearen ikuskizunak bakarrik gelditu den haur baten istorioa kontatzen du. Indalezio Bizkarrondo izeneko ume batek kolpe bat hartu zuen, eta munduaren begietarako munstro bilakatu zen, bakarrik geratu zen arte. Ordutik aurrera, denek Moko izena jarri zioten eta bizitza berreraiki nahi zuen.

DBHko ikasleek ere Amaia KZra joateko aukera izango dute martxoaren 25, 26 eta 27an. Pikor Antzerki Taldeak Rednudes antzezlana eszenaratuko du, eta nudeak (bideo eta argazki intimo konprometituak) izango ditu hizketagai. Kontsimenduaren gaia lantzeko argazki intimoei buruzko istorioa kontatuko dute.

Antzerkiaz gain, gazteentzat antolatutako mintzodromoa egingo dute ostiral honetan, hilak 27, Palmera Monteron. Jarduera honetan ere, DBHko ikasleek parte hartuko dute, zehazki, 4. mailakoek. Loveo enpresak sare sozialen, intimitatearen, sedukzioaren eta edertasun ereduen gainean euskaraz hitz egiteko aukera izango dute. Bertan, hainbat institutuetako ikasleak batuko dira, eta euren bizipenak elkarbanatuko dituzte.

No hay comentarios: