martes, 10 de febrero de 2026

Txinzerreko langileek greba mugagabea iragarri dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el martes día 10 de Febrero de 2026.

Txinzerreko langileek greba mugagabea iragarri dute

Enpresako zuzendaritzak ez du langileen proposatutako neurririk aurkeztu, beraz, greba mugagabea egitea erabaki dute.

Txinzerreko langileak, gaur.

Txingudiko Zerbitzuetako langileek iazko ekainean aldarrikatu zuten haien lanaren egoera kaskarra. Harrezkeroztik, hainbat mobilizazio eta greba egin dituzte. Orain, negoziaketak aurrera egiten ez duela ikusita, beste greba bat iragarri dute, mugagabea. Bihar bertan hasiko dute greba.

Enpresaren zuzendaritzak ez ditu langileen eskaerak kontuan hartzen, langile kontseiluak adierazi duenez. “Irungo Udalarekiko soldata-parekatzea, erosteko ahalmenaren berreskurapena eta KPIari lotutako soldata-igoerak” dira Txinzerreko langileek eskatzen dituzten neurriak. Adierazi dute azken administrazio kontseiluaren bileraren ondoren, egoerak berdin jarraitzen duela.

Haien aldarrikapenei erantzunez, enpresak adierazi du langile batzuek LPB Lanpostuen Balorazioak ezartzen duenaren gainetik kobratzen dutela. Txinzerrek kontrataturiko enpresa batek bi urte daramatza LPBa osatzeko, eta langileek eskatu dute ordezkaritza sozialari hori bera egiteko, hamar eguneko epean. “Azken urteetan, Txingudiko Zerbitzuetako plantilak 16 puntu baino gehiago galdu ditu erosteko ahalmenean, eta beste zerbitzu publiko batzuetako langileen aldean askoz soldata baxuagoak jasotzen jarraitzen du, zerbitzu publiko funtsezkoa emateaz gain lan neketsu eta arriskutsua egiten duen arren”.

“Enpresaren esku”

Langileek argi dute: aurrerapausorik ematen ez bada, greba deialdia egingo dute. Hori da oraingo erabakia, baina prozesuak berdin jarraituko balu, berdin jarraituko lukete. “Gatazka honen eta haren konponbidearen erantzukizuna Txingudiko Zerbitzuetako zuzendaritzaren eta enpresako administrazio-kontseiluaren esku dago”.

No hay comentarios: