viernes, 6 de febrero de 2026

Udaberrian arduera ugari Irungo Emakumeen Etxean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el viernes día 6 de Febrero de 2026.

Udaberrian arduera ugari Irungo Emakumeen Etxean

Udaberriko programazioa aukeztu dute, eta gai askotariko ikastaro eta tailer antolatuko dituzte apiriletik ekainera bitarte.

Irungo Emakumeen Etxea berdintasunaren eta mugimendu feministaren topalekua da. Bertan, aholkularitza zerbitzuez gain, jarduera eta tailer askoren egoitza izango da udaberrian. Berriki, udaberriko programazio oparoaren berri eman dute, eta martxotik ekainera bitarte eskaintza zabaleko zenbait ikastaro eta tailer egingo dituzte datozen hilabeteotan. Maite Cortina Berdintasunerako eta LGTBIQ+ Eskubideetarako ordezkariak programazioaren aurkezpenean, Emakumeen Etxeak egiten duen lana goraipatu zuen. “Irun horrelako programen erreferentzia izatea nahi dugu, eta horregatik sustatzen ditugu hirian gozatzeko moduko jarduerak”.

Cortinarekin batera, Emakumeen Etxeko kideak eta ikastaroen eta tailerren sustatzailetako batzuk izan dira programazioaren aurkezpen ekitaldian. Honako tailer hauek eskainiko dituzte hilabeteotan: Txontxongilo eta ahalduntzea (hamar saio, martxoaren 3tik maiatzaren 19ra asteartero), Buztina, transformazio bide: etxea eta identitatearen eraikuntza (sei saio, apirilaren 16tik maiatzaren 21era, ostegunetan),  Emakumea eta boterea (lau saio, apirilaren 14tik maiatzaren 5era), Loaren higienea (lau saio, apirilaren 22tik maiatzaren 13ra), eta Antes muerta que sencilla (euskarazko eta gaztelaniazko launa saio, apirilaren 27tik maiatzaren 20ra).

Ahalduntze eskolan ere tailer finkoak izango dira. Maiatzaren 222tik ekainaren botera bitarte hiru saioko Txirigota feminista egingo dute. Tailer misto bat ere egongo da: Genero alborapen inkontzienteak, barrera ezkutua berdintasunera bidean. Hitzordua apirilaren 20an izango da, 17:00etan, eta Isabel Allende izango da dinamizatzailea. Maiatzaren 27an eta 28an Osasun hormonala tailerra egingo dute, euskaraz eta gaztelaniaz, 16:30ean.

Eskola feministan ere tailerrentzat lekua izango da. Guztira lau izango dira: Zurgintza eta altzarien muntaketa (zortzi saio, martxoaren 5etik. maiatzaren 14ra bitarte), Bizikleta gaineko autonomia: bizikleten mekanika eta mantentzea (hamar saio, otsailaren 24tik maiatzaren 12ra), Honelakoa naiz, nire burua maite dut (hamar saio, 20an eta 27an, Emma Larretaren eskutik) eta Idazketa emozionala: nire burua bizitzea, neu naizen historia (hamar saio, otsailaren 19tik maiatzaren 21era, ostegunetan). 

Tailer guzti hauek doakoak izango dira, Emakumeen Etxean. Hala ere, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, Irungo Emakumeen Etxean edota udalaren webgunean, otsailaren 16ra arte. Emakume bakoitzak eskolako hiru ikastaro edo tailerretan eman dezake izena gehienez. Kopurua tokiak baino handiagoa bada zozketa egingo dute, otsailaren 17an 10:00etan.

Tailerrez gain, Emakumeen Etxeak hainbat topagune egingo ditu asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan. Aholkularitza zerbitzuak ez du etenik, lau aholkularitza zerbitzuek martxan jarraitzen baitute. Udazkenean ere, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute 4 urtetik 12 urtera bitarteko seme-alabentzat, jarduerek irauten duten bitartean.

No hay comentarios: