viernes, 27 de marzo de 2026

Bigarren Hezkuntzako 200 ikaslek garbiketa komunitarioan parte hartu dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el viernes día 27 de Marzo de 2026.

Bigarren Hezkuntzako 200 ikaslek garbiketa komunitarioan parte hartu dute

Eguzkitza, Hirubide, Pio Baroja, Toki Alai eta Txingudi ikastetxeetako hainbat ikaslek 85 kilogramo hondakin bildu dituzte.

Otsaila eta matrtxoa bitarte, Irungo hainbat ikastetxetako ikasleek ingurumenam zaintzeko garbiketa komunitarioa egin dute. Jarduera honen helburua espazio publikoen zaintzan eta ohitura jasangarrietan eragitea da. Bertan, Eguzkitza, Hirubide, Pio Baroja, Toki Alai eta Txingudi ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 200 ikasle izan dira. Lau egunetan egin dituzte garbiketak hiriko hainbat parketan, eta guztira 85 kilogramo hondakin bildu dituzte.

Zaborra non pilatzen den, zer hondakin mota agertzen diren eta puntu beltzak zergatik sor daitezkeen aztertu dute Sargia, Mendibil, Gain Gainean eta Soroxarta parkeetan. Garbiketa egiteaz gain, ikasleek Arazi enpresarekin batera hainbat datu bildu dituzte: poltsa kopurua, aurkitutako hondakinen tipologia eta pisua. Datuak baliagarriak izan dira prebentzio neurriak hartzeko, azpiegituretan hobekuntzak egiteko eta jarraipen ekintzak proposatzeko. 

Garbiketa komunitarioa Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan egin dute. 2024-2025 ikasturtean, ikasleek ekoizpen eta kontsumo jasangarriari buruzko udal-diagnostikoa egin zuten. Diagnostikoa oinarri hartuta, hirian esku hartzeko plan bat diseinatu eta adostu zuten. 

No hay comentarios: