viernes, 20 de marzo de 2026

Gizartea Zibersegurtasuna lantzeko bi jardunaldi egingo dituzte datorren astean

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el viernes día 20 de Marzo de 2026.

Zibersegurtasuna lantzeko bi jardunaldi egingo dituzte datorren astean

Zibersegurtasunean sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta Interneteko atariarekiko konfiantza sustatzeko bi jardunaldi egingo dituzte astelehenean eta asteartean, hilak 23 eta 24.

Zibersegurtasuna eta konfiantza digitala lantzea da gizartearen erronka nagusietako bat. Hori dela eta, Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak, INCIBE-k, stand ibiltaria Irunen izango da. Datorren astelehenean eta asteartean, hilak 23 eta 24, zibersegurtasunaren gaia lantzeko bi jardunaldi antiolatu dituzte Palmera Monteron. Jarduerak ordu erdiko iraupena izango du, eta gehienez adin guztietako 24 pertsonako taldeak egingo dituzte. Sarrera doakoa izango da, baina parte hartzeko taldeek erreserba egin beharko dute 943 50 51 52 telefonora deituta edo participacion@irun.org helbide elektronikora mezua bidalita.

INCIBE-k Zibersegurtasunean sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta Interneteko atariarekiko konfiantza sustatzeko alderdiak jorratuko ditu. Jardunaldiek kutsu dinamikoa eta parte hartzailea izango dute, eta honako edukiak landuko dituzte: internet eta sare sozialen erabilera segurua; nortasun digitalaren eta datu pertsonalen babesa; ziberjazarpena, groominga eta sextinga prebenitzea; online iruzurrak, estafak eta buloak detektatzea, eta, ongizate digitala eta osasun mentala zaintzea pantailen abusuaren aurrean.

Eduki horiek lantzeko Palmera Monteron hiru zonalde egingo dituzte. Batetik, espazio informatiboa izango da stand-eko jarduerei buruzko informazio guztiarekin; espazio erakuslean zibersegurtasunen kontzientziatzeko ibilbidea antolatuko dute; eta, azkenik, jolas gunea arriskuen aurkako trebetasunak probatzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko. 

Iñigo Berges Herritarren Segurtasun eta Bizikidetzako ordezkariak azpimarratu duenez,
Irungo Udalak badaki zibersegurtasunaren garrantzia zenbatekoa den. Bide berean, beharrezkotzat jotzen du sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak egitea, Internet-mehatxuek gora egin duen testuinguruaren aurrean. 

No hay comentarios: