Berrikuntzez josita dator aurtengo Liburu Azoka
Datorren astean, hilak 22 eta 23, bertako kulturaren eta talentuaren aldeko hogei jarduera inguru antolatuko dituzte San Juan plazan.
Bueltan da Liburu Azoka. Urteroko hitzordu nagusia izango da literaturzaleentzat, eta aurtengoak berritasun ugari izango ditu. Datorren astean, hilak 22 eta 23, Liburu Azokaren beste edizio bat antolatuko dute, eta aurtengo berritasun gisa azokaren lekualdatzea izango da. San Juan plazara lekualdatuko dute, eta bertan 20 jarduera inguru antolatuko dituzte bi egunotan. Lekualdatzeak hainbat arrazoi ditu, hala nola, CBAtik gertuago egotea eta Geltoki topaketak eta idazketa jam saioa, han bertan, antolatzeko.
Azoka 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekita izango da, asteazken eta ostegunean. Lehenengo eguneko protagonistak bertako idazleak izango dira, eta egun osoan zehar haien liburuak saltzen izango dira. Ostegunean, berriz, Tinta Comics eta Elkar argitaletxeek salmenta puntu bana jarriko dute. Bi egunetan zehar liburuak sinatzeko tartea, liburu aurkezpenak, mikrofono irekia, literatur solasaldia… antolatuko dituzte.
“Liburu Azoka aukera bat da: kultura kalera ateratzeko eta hiri osoarentzako esperientzia bilakatzeko aukera. Gainera, aurten, harago joango gara, eta programazioa irekiagoa izango da: literatura eta beste adierazpide artistiko batzuk konbinatuko ditugu, hala nola musika, eta azoka biziagoa izango da eta eskuragarriago egongo da”, adierazi du Nuria Alzaga alkateorde eta Kulturako ordezkariak.
Bestelako jarduerak
Ostegunean, irakurraldi publikoaren 26. edizioa egingo dute CBAn. 10:00etatik aurrera, Garazi Kamioren Moebiusen ertzak irakurriko dute, autorea bera hasita; eta, 10:30etik aurrera, Miguel de Cervantesen On Kixote irakurriko dute. San Juan plazako karpan Yurre Ugarte, Hatxe, Eneritz Furyak eta Jabier Muguruza izango dira. CBAko IrekiArt aretoan, aldiz, sorkuntzari buruzko mahai inguru bat antolatuko dute.
Karparen kokaleku berriaren kokalekua aprobetxatuz, CBAko Irun Zuzenean aretoan Jabier Muguruza musikari eta idazle irundarrak bere lehenengo eleberria aurkeztuko du, Cafe Mokka. Geltoki topaketak egitasmoaren baitan, Zuhaitz Gurrutxaga Realeko futbolari ohiak bakarrizketa saioa eskainiko du.
Jarraian, bi egunetako programazioa:
Apirilaren 22a, asteazkena
10:00 – Karparen irekiera
10:30 – Liburu aurkezpena: Sarali, Julio Santos (Xarpa Books).
11:00 – Liburu aurkezpena: Longevo, insumiso y traidor, Javier Gil
11:30 – Mikro irekia
12:00 – Gazteentzako liburu aurkezpena: No soy una bruja, Rosa Rubio
12:45 – Maite Zamarreñoren nobelaren aurkezpena
16:30 – Fernando Martínezen nobelaren aurkezpena
17:00 – Josu Torresen poesia liburuaren aurkezpena
17:30 – Mertxe García Sieiraren nobelaren aurkezpena
18:00 – Itxaso Terceñoren liburuaren aurkezpena
18:30-19:30
o Literatur solasaldia Noelia Lorenzorekin eta Bakarne Atxukarrorekin
o Idazketa jam saioa Itziar Sistiagarekin IrekiART aretoan
19:00 – Geltoki topaketa, Irun Zuzenean aretoan: Jabier Muguruza
19:30 – Kontzertua, San Juan plazan: Hatxe eta Eneritz Furyak
Apirilak 23, osteguna
10:00 – Karparen irekiera
10:00 – Irakurraldi publikoa, CBA Udal Liburutegian: Moebiusen ertzak
10:30 – Irakurraldi publikoa, CBA Udal Liburutegian: On Kixote
10:30 – Mikro irekia
17:00-18:00 eta 18:00-19:00 – Orri markatzaileak sortzeko bi saioko tailerra Marta Sensorialekin
18:30 – Literatur generoak sortzeko prozesuari buruzko mahai ingurua, IrekiART aretoan
19:00 – Kontzertua, CBA Udal Liburutegian: Ametsa Kimua ganbera abesbatza
20:00 – Geltoki topaketa, Irun Zuzenean aretoan: Zuhaitz Gurrutxaga
Apirilaren 21a – maiatzaren 30a
Erakusketa, CBA Udal Liburutegian: Hitzak objektu bihurtzen direnean


No hay comentarios:
Publicar un comentario