jueves, 16 de abril de 2026

Peña kalean margotutako Palestinako bandera kentzeko prozesua abiatu dute

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 16 de Abril de 2026.

Peña kalean margotutako Palestinako bandera kentzeko prozesua abiatu dute

Bertako bizilagunak kexu azaldu dira hartutako erabakiagatik eta udal langileek eskaileretan margotutako bandera kentzen hasi dira.

Martxoaren hasieran, Peña kaleko eskaileretan Palestinako bandera margotu zuten. Gaur goizean, udal langileek bandera kentzeko prozesua abiatu dutela salatu dute bertako bizilagunek. Auzotarrak haien gaitzespena erakutsi dute eta kexu azaldu dira hartutako erabakiarekin. HITZAk jakin izan duenez, udal langileak datozen egunetan bandera guztiz kenduko dute. Udalak adierazi du pintaketak ez duela baimenik, eta udal ordenantzari jarraituz, baimenik ezean kentzea erabaki dute.

No hay comentarios: