miércoles, 22 de abril de 2026

Irun, oztopo lasterketaren Europako hiriburua

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 22 de Abril de 2026.

Irun, oztopo lasterketaren Europako hiriburua

Maiatzaren 28tik 31ra bitarte, Europako Txapelketa antolatuko dute Irunen, eta 25 herrialdetatik etorritako 2.500 atleta espero dira.

Azken urteotan, OCR edo oztopoen lasterketek sekulako gorakada izan dute, eta horren erakusgarri da Irunen antolatuko duten Europako Txapelketa. Aurtengoa, bederatzigarren edizioa izango da, Espainian antolatuko den lehena. Maiatzaren 28tik 31ra atletek eta oztopoek hiriko kaleak beteko dituzte, eta egunotarako programazio zabala prestatu dute. 25 herrialdetatik etorritako 2.500 atleta izango dira Europako Txapelketan lehiatzen hainbat kategoriatan. Lau egunez, Irun benetako oztopo-parke bihurtuko da aire zabalean, eta lehiaketak, kale-dinamizazioa, jarduera paraleloak eta OCR zaleentzako komunitate-klima uztartuko ditu.

Hainbat modalitate izango dira lau egunetan. Antolatzaileek nabarmendu dute Kolon pasealekuan antolatuko duten OCR100 izeneko lasterketa. Lehiaketaa honek 100 metrotan arintasuna, indarra eta erresistentzia uztartuko ditu. Short course edo lasterketa laburrean, 3,5 kilometroko errelebo lasterketa egingo dute Erdialdeko kaletatik barrena. 

Maiatzaren 30ean, larunbatarekin, 13 kilometroko Standard course egingo dute. Asteburuko proba nagusia izango da, eta San Jose Obrero zelaitik Meaka auzora egingo dute lasterkariek, ondoren hiriaren erdigunera itzultzeko. Horrela, oztopoz eta kargaz jositako 13 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Eliteko atleten biharamunean, maiatzak 31, zaleentzako lasteketa ludikoa egingo dute.

“Ekitaldi honek, zalantzarik gabe, kirolaren sektorean kokatzen du Irun, nazioartean duen dimentsioagatik, mapan diziplina honen zaleentzat jarraitu beharreko hiriburu gisa kokatzen gaituelako”, adierazi du Cristina Laborda alkateak. Ildo horretan, Borja Olazabal Kirol ordezkariak ere kirolarekin “buru-belarri” murgilduta dagoen hiria dela adierazi du. “OCR munduko kirolari onenak ikusteko aukera ezin hobea izango dugu”.

Irati Beorlegi eta Asier Landart, OCRko Espainiako txapeldunak, ezinbestekoak izan dira Irun mapan kokatzeko. Europako Txapelketa une erabakigarrian iritsiko da Irunera, 2028ko Los Angeleseko Joko Olinpikoetan diziplina ofizial gisa debuta egingo baitu. 

No hay comentarios: