miércoles, 22 de abril de 2026

Emakumeen Etxeak antolatutako kantu feministako tailerrak, bueltan

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el miércoles día 22 de Abril de 2026.

Emakumeen Etxeak antolatutako kantu feministako tailerrak, bueltan

Maiatzaren 6tik abenduaren 25era bitarte, kantu feminista lantzeko 25 saio antolatuko dituzte eta bihartik aurrera izena emateko aukera izango dute.

Bueltan dira kantu feministako tailerrak. Emakumeen Etxera gerturatzen diren edo dagoeneko bertako kide diren emakumeen ahotsa entzunarazteko kantu feministako tailerra antolatuko dute, maiatzaren 6tik abenduaren 18ra bitarte. Emakumeen Etxeko Elkarteak eta udalak elkarlanean antolatutako egitasmo honek emakumeei esperientziak partekatzeko eta komunitatea sortzeko leku segurua ematea du helburu. Asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte saioak, 18:30etik 20:30era. Tailerra bi taldetan banatuko dute, euskaraz eta gaztelaniaz.

Bihar, hilak 23, tailerrean izena emateko epea irekiko dute, eta hilaren 30a bitarte zabalik egongo da. Udal webgunearen bitartez edo Emakumeen Etxean bertan egin ahalko dute, 10:00-13:30 eta 16:00-20:30 ordutegian. Izena emateko epea bukatuta, eskaria plazen kopurua baino handiagoa izanez gero, maiatzaren 4an zozketa publikoa egingo dute Emakumeen Etxean, 10:00etan. 

No hay comentarios: