Sofia Castro DJa, sanmartzialetan
Ekainaren 28an izango da Urdanibia plazan, 00:30tik aurrera; kontzertuak hasiera emango dio LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunari.
Sanmartzialetako kontzertuak maiatzean iragarri bazituzten ere, gaur azken orduko fitxaketa bat iragarri dute. Sofia Castro DJak Urdanibia plaza girotuko du ekainaren 28an, 00:30etik aurrera. Kontzertuak hasiera ofiziala emango dio Irunen antolatuko den LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunari. Artista honek 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta nazioarteko festibal handietan egoteko aukera izan du, esaterako, Tomorrowland jaialdi ospetsuan.
Kontzertua 00:30erako iragarrita dagoen arren, egunari hasiera emateko Garazi La Fantasyk aldez aurreko ikuskizuna egingo du 23:45ean hasita. Castroren Henry Mendezen kontzertuaren ondoren izango da, eta hyper techno, hard dance eta neorave doinuekin Urdanibia plaza hankaz gora jarriko du. Emanaldia berezia izango da, Duro de Pelar 90eko hamarkadako ikuskizun berezia eskainiko baitu.


No hay comentarios:
Publicar un comentario