jueves, 11 de junio de 2026

Osasun Bidasoak mobilizazio deia egin du larunbaterako

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 11 de Junio de 2026.

Osasun Bidasoak mobilizazio deia egin du larunbaterako

19:00etan elkartuko dira, Zabaltza plazan, "eskualdeko osasunaren egoeraren alde, eta osasun publikoaren defentsan".

Bidasoko ESIak duen egoera salatzeko osasungintzako profesionalek kudeatutako plataformak mobilizazio bat egingo du larunbatean, 19:00etan, Zabaltza plazan. Aurreko astean eman zuten berria, baina orain, berriro gogorarazi nahi izan dute. “Hau ez da kasu isolatu bat, domino efektu bat da”, adierazi du plataformak zabaldutako bideo batean.

Adierazi dute egoera oso larria dela, eta hainbat zerbitzu kentzeak osasun zentroetako baldintzak asko okertu dituela. Horregatik, beharrezkoa ikusten dute horren aurka egitea, eta haien aldarriak hedatzea. “Eskualdeko osasunaren egoerak kezkatzen bazaitu, batu zaitez gurekin, eta defenda dezagun osasun publikoa”.

No hay comentarios: