jueves, 9 de julio de 2026

"Lehen arretako zentro berriak asistentzia sarea indartuko du"

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el jueves día 9 de Julio de 2026.

"Lehen arretako zentro berriak asistentzia sarea indartuko du"

Pedro Morrondok, Bidasoako ESIko zuzendariak, Elizatxo etorbideko osasun zentro berriaren obrak bisitatu ditu.

Astelehenean Irun Erdialdeko lehen arretako osasun zentro berriaren obrak hasi zituzten, eta atzo, hilak 8, Pedro Morrondo Bidasoa ESIko zuzendariak obrak bisitatu zituen. Bidasoako ESIren 2025-35 Plan Zuzentzailearen barruan, pediatriako kontsulten zerbitzua eskainiko du zentro berri honek, Oinaurreko eta Erdialdeko anbulatorioak amaitu bitartean. Birgaitze obra honek milioi bat euroko aurrekontua izango du, sei hilabeteko epean. 

Zentro berria Elizatxo etorbidean kokatuta dago, eta hamabi kontsulta, larrialdi-gela, itxaron gela jolasekin eta pazienteak artatzeko gunea izango ditu. “Zentro honek osasun-asistentzia hobetuko du eta familiei ingurune erosoagoa eta seguruagoa eskainiko die”, adierazi du Morrondok. Zentro honek Irungo asistentzia sarea modernizatzeko urrats garrantzitsua izango dela azpimarratu du.

Morrondorekin batera, Ainhoa Muguruzak, Bidasoako ESIko pediatriako erreferenteak, zentro henen hobekuntzak nabarmendu ditu. “Pediatria eta erizaintzaren arteko komunikazioa zuzenagoa izango da, arreta hurbilagoa, arinagoa eta koordinatuagoa”. Zentro berriak ez ditu zerbitzuak ordezkatuko, argi adierazi dute asistentzia sarea indartuko duela. 

Udan arreta egokia bermatu

Bestalde, Morrondok garbi azaldu du Bidasoako Ospitaleko larrialdiak udan arreta egokia izango duela. “Profesionalen inplikazioari, txanden plangintzari, errefortzuei eta ESIan egin diren kontratazio berriei esker jarduera indartuko duela eskaera gehien dagoen garaiei aurre egiteko”, azaldu du. Arreta indartzeko estrategia estrategia handiago baten barruan kokatuta dago.

Estrategia honen barnean, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgiko berria eraikitzea dago, eta guztira 23 milioi euroko inbertsioa egingo dute. “Horien helburua da asistentzia-sarea berritu eta zabaltzea, irisgarritasuna hobetzea eta osasun-baliabideak herritarren egungo beharretara egokitzea”.

No hay comentarios: