miércoles, 15 de julio de 2026

"Sare sozialetan mirarizko dieta bat ikusten dugunean, beti mesfidatu behar dugu"

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el miércoles día 15 de Julio de 2026.

Zuena da HITZA
Mikel Larra - 'Zuena da HITZA' podkasta

"Sare sozialetan mirarizko dieta bat ikusten dugunean, beti mesfidatu behar dugu"

'Zuena da HITZA' bideo podkasteko bigarren atala ostiralean (hilak 17) argitaratuko dugu. Osasuna, kirola eta nutrizioa izango dira mintzagai.

Podkastak iritsi dira Oarso Bidasoko HITZAra. Zuena da HITZA izenburupean, gazteei emango zaie hitza, eta pil-pilean dauden gaiak jorratuko dituzte Oarsoaldeko zein Bidasoko bizilagunek. Hartara, tokiko informazioa izango dute mintzagai gonbidatuek, betiere tokiko pertsonekin eta tokiko ikuspegiarekin. 

Podkastaren bigarren atala estreinatzear da, eta fintessa, ohitura osasuntsuak eta osasun mentala izango dute hizpide.  Hainbat gai landuko dituzte hiru protagonistek, Mikel Larra entrenatzaile fisiko hondarribiarra haien artean, hala nola zer nolako eragina duten sare sozialek gazteen osasunean edota zeintzuk diren nutrizioaren oinarriak. 

Bideo podkastaren inguruko xehetasun guztiak hemen aurki daitezke.

 

No hay comentarios: