lunes, 27 de julio de 2026

Txenperenea proiektuaren gaineko harridura adierazi du Eguzkik

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 27 de Julio de 2026.

Txenperenea proiektuaren gaineko harridura adierazi du Eguzkik

Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara lekualdatzeak eragin duen aztoramen politikoak 'zur eta lur' utzi ditu ekologistak.

Azken asteotan, Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara leku aldatzeak eztabaida politikoa eragin du. Kirol instalazioak eraikitzeko proiektuaren bilakaerak “harri eta zur” utzi du Eguzki talde ekologista. 1993an, Irungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Plaiaundiko Parke Ekologikoan dauden kirol instalazioak eraisteko finantziazio akordioa sinatu zuten. 

“Kirol-instalazio horien presentzia eta erabilera, egungo kokapenean, bateraezina da argi eta garbi balio naturalak, habitatak eta espezieak lehengoratzearekin, kontserbatzearekin eta babestearekin”, adierazi du Eguzkik. 1993az geroztik Plaiaundiko naturgune babestuak aitortza ugari jaso ditu; besteak beste, Europako Natura 2000 Sareko gunea eta Hezeguneen RAMSAR Hitzarmena.

Txingudiko Plan Zuzentzailea aurretik aipatutako dokumentuan jasotakora mugatzen da, eta Eguzkik azaldu duen bezala, hartutako betebeharra ez dute 33 urte hauetan kunplitu, eta ekologistek salatu dute data zehatzik ez duen finantza-akordio instituzional berritu baten zain jarraitzeko. 

Atletismo pista zein errugbi zelaia Txenperenean birkokatzea 2018ko abenduko Udal Osoko Bilkuran onartu zuten. “25 urteko atzerapenaren ondoren, 8 urte betetzea, eta oraindik ere badirudi airean jarraituko duela edo ez dela epe laburrean egia bihurtuko”,  adierazi dute. Txingudik, Plaiaundik eta haien habitatek eta espezieek egungo kirol-instalazioen inpaktu negatiboak jasaten jarraitzen dute, eta arazo larri honek oraindik ez du irtenbide posiblerik. “Ezin da edo ez da konpondu nahi arazo larri eta luze hori. Ez dakigu bi aukeretatik zeinek islatzen duen okerren gure administrazio eskudunen egoera”.

No hay comentarios: