lunes, 3 de agosto de 2026

Oinaurreko osasun zentro berriaren lizitazio prozesuan sei enpresa aurkeztu dira

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 3 de Julio de 2026.

Oinaurreko osasun zentro berriaren lizitazio prozesuan sei enpresa aurkeztu dira

25.000 pertsonari arreta emango dien osasun zentroak 7.200 metro koadroko lurzatia izango du, eta 2027aren amaieran hasiko dira obrak.

Oinaurreko osasun zentroa gero eta hurbilago dago. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun zentro berria eraikitzeko aurrerapausoak ematen jarraitzen dute. Guztira, 11,8 milioi inbertituko dituzte ekipamendu berriaren instalazioan. Gaur, Pedro Morrondok, Bidasoa ESIko zuzendariak, jakinarazi duenez, sei enpresa aurkeztu dira lizitazio prozesuan, proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko. Bi urteko egikaritze-epea ezarri dute, eta obrak 2027aren amaieran hasiko dira. 

Eraikin berria 7.500 metro koadroko lurzati batean kokatuko da, eta 3.500 metro koadroko azalera eraikia edukiko du. Arrabatenea kalean eraikiko dute, eta horrela Belaskoenea, Elitxu-Lapitze, Urdanibia, Anaka eta Katea auzoetako 24.700 hiritarrei emango die zerbitzu, haien osasun premiak erantzuteko. 

Espazioaren zabaltasunari esker, ama-umeen eremuak hamar kontsulta izango ditu: medikuntza pediatrikoko lau, erizaintzako lau, emaginako kontsulta bat eta ginekologiako beste bat. Familiako medikuntzako eremuak, berriz, 27 kontsulta izango ditu: familiako medikuntzako 13, erizaintzako 13 eta komunitateko erizaintza bat. Bestalde, balio anitzeko hiru kontsulta eta proba funtzionaletarako sendaketa-gela, larrialdietarako, odola ateratzeko eta optometriako gela bana izango du. 

Gainera, optometrisa, psikologia, fisioterapia, kPAE (kronikotasuneko praktika aurreratuko erizaina) eta balio anitzeko kontsultetarako figura berriak gehituko dituzte. Osasun zerbitzuak herritarrengana hurbiltzea dute helburu eraikin berri honekin, bai eta arreta komunitarioa eta prebentziozkoa indartzea eta eraikinaren diseinua irisgarria eta jasangarria bermatzea ere. Alegia, Bidasoko ESIaren sare asistentziala modernizatuko dute osasun zentroena eta ospitalekoa, Bidasoa ESIaren 2025-2035 Gida Planean jasota dagoen bezala.

Egun, Osakidetza sei enpresaren jasotako proposamenak aztertzen ari da, eta eskaintza teknikoen balorazioa eta eskaintza ekonomikoak ebaluazioa egitean lizitazioa sinatuko dute. Lizitazioa udazken hasierarako sinatzea aurreikusi dute.

No hay comentarios: