miércoles, 15 de enero de 2025

Arizmendi Almirantea kalea berrurbanizatuko dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 14 de Enero de 2025.

Arizmendi Almirantea kalea berrurbanizatuko dute

Kale zati bat irekiko dute, Mendibil merkataritza guneko plazari lotzeko. Fase bakarrean burutuko dituzte lanak, 1.077.966,14 euroko aurrekontuarekin.

Mendibil auzoko Arizmendi Almirantea kalean obrak egingo dituzte, oinezkoentzako bide hobea sortzeko helburuarekin. Ingurua eraldatu eta berrurbanizatuko dutela azaldu du Hiri Garapenerako Borja Olazabal udal ordezkariak eta udalak lan hauetara bideratutako aurrekontua 1.077.966,14 eurokoa da, BEZik gabe.

Fase bakarrean burutuko dituzte lanak eta Olazabalek “argi” du lan hauek “auzotar eta bertakoei mesede” egingo diela eta hobekuntza bat izango dela. Inguruaren diseinu berriak oinezkoen zirkulazio segurua sustatuko dutela azaldu du eta ingurua hiriaren erdialdea lotzeko plataforma bat sortuko dute.

Kale zati bat irekiko dute Mendibil merkataritza guneko plazari jarraipena emateko eta Mendibil eta Elgorriaga ingurua eta Kolon ibilbidera gerturatzeko. Halaber, Maritxu Anitol kalea hirigunean integratuko dute, Gudari kalera daramaten eskailerak barne.

Oinezkoen zirkulazioaren segurtasun eta ikusgaitasuna ziurtatzeko plataforma bat sortuko dute, eta banda horretan bertan lerrokatutako dituzte landareak eta argiteria publikoa.

No hay comentarios: