'Eta horrela jarraitzen dugu' antzezlana, Emakumeen Etxean
Dialogos Feministas programaren lehen jarduera izango da. Antzezlan honek borroka feministaren fronteak taularatuko ditu.
Irungo Emakumeen Etxean Dialogos Deministas programa hasiko dute eta lehenengo jarduera Eta horrela jarraitzen dugu antzezlana eskaintzea izango da. Ostiral honetan izango da (hilak 17), Emakumeen Etxean bertan eta 18:30ean izango da. Sarrera doakoa da.
Umorez eta zorroztasunez, emakumeek historian bete duten eginkizuna eta borroka feministaren fronteak azaltzen ditu obrak. 2023an, Antzerkide elkartearen antzerki arineko III. jardunaldietan, Pabellon 6 aretoan, Bilbon, obra sozialik onenarentzako saria irabazi zuen.
Antzerkia KikilisSalda antzerki taldearena da eta bederatzi emakumek interpretatzen dute, arte eszenikoetarako zaletasunak batu dituztenek. Emanaldia bukatuta, solasean arituko dira ikusleekin.
Dialogos Feministas
Dialogos Feministas programaren barruan askotariko jarduerak antolatuko dituzte Emakumeen Etxean. Hilabete bakoitzeko bigarren ostiralean izango dira, emakumeek bizi dituzten askotariko errealitateen gainean hainbat ikuspuntutatik hitz egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario