Irungo 50 saltokik beste pauso bat eman dute digitalizazioan
Formakuntza saioak egin dituzte Irungo Udalak eskainita. Irun Market plataformara bideo propioak ahalko dituzte igo, eta hiru kontsigna instalatuko dituzte produktu hotz eta lehorrentzako.
Irungo merkataritzaren balioa areagotzeko xedez eta Irungo Udalak bultzatuta, hiriko 50 saltokik digitalizazio prozesu batean parte hartu dute. Bertako merkataritza, on moduan leloa jarri diote kanpaina honi.
Saltokiek efizientzia energetikoaren, digitalizazioaren eta saltokien kudeaketaren gaineko hainbat jardueratan eta prestakuntza saiotan hartu dute parte, hain zuzen. Orain, Irun Market salmenta plataformaz gain, saltoki bakoitzak bere establezimendu eta produktuen bideoak igotzeko atal berri bat edukiko dute.
Gero, saltokientzako intranet bat sortuko dute plataforman bertan ere eta hainbat tresna izango ditu: garapen jasangarrirako helburuen eta merkataritzaren arteko harremanaren inguruko gidaliburu bat; saltokiak auto kudeatzeko autodiagnostikorako tresna bat; edota saltokiak kudeatzeko tresnen biltegi bat.
Halaber, hiru kontsigna instalatzeko asmoa adierazi du udalak. Horiek produktu hotz eta lehorrentzako balioko dute eta Irun Marketen bidez erosten diren produktuak jasotzeko modu gehiago eskaintzea izango da helburua.
Azkenik, 2025eko lehenengo hiruhilekoan, Irun Commerce Lab zabalduko du udalak Pio XIIn. Merkataritzaren esparruan enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna sustatzeko euskarria izango da eta esperimentazio gune bat ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario