martes, 23 de diciembre de 2014

Real Unioni dedikatu dio Irunek 2015eko egutegia

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 23 de Diciembre de 2014.

Real Unioni dedikatu dio Irunek 2015eko egutegia

Martes, 23 de Diciembre de 2014 - Actualizado a las 06:09h

IRUN. 
Irungo Udalak argitaratu duen 2015eko egutegia atzo hasi ziren banatzen Irungo HAZ bizilagunentzako arreta zerbitzuak San Martzial kalean daukan bulegoan. Guztira 12.000 ale argitaratu ditu Udalak eta 2015ean bere mendeurrena beteko duen Real Union Club futbol taldearen historiako irudiek jantzi dute udal egutegia. Ohi bezala, dozenaka lagunek itxaron zuten egutegiaren banaketa hasteko unea. Argazkian, Santano alkatea eta Real Unioneko eta Irungo Argazki Elkarteko ordezkariak, egutegia banatzen. HAZen bulegoan eskura egongo dira agortu arte. Argazkia: X.S
.

No hay comentarios: