Bedeinkapena Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokian egin da. / Hondarribiko Udala
San Marko eguna izanik, gaur 11:00etan egin da opilen bedeinkapena Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokian.
Biktoriano Etxabe apaizak egin du haur, guraso eta aiton-amonez goraino bete den elizan. Opilak bedeinkatu ostean, denei egun handi bat igarotzea desiratu die eta gazte zein helduak Guadalupera bidean joan dira nahiz eta eguraldia lagun ez izan.