miércoles, 25 de julio de 2018

Bidasoa Folk hemezortzigarren ekitaldira iritsi da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 24 de Julio de 2018.

BIDASOA FOLK HEMEZORTZIGARREN EKITALDIRA IRITSI DA


bidasoa.folk
Gaur aurkeztu dute hiru eguneko musika jaialdia.
Abuztuaren 17tik 19ra egingo dute aurtengo Bidasoa Folk jaialdia. Hemezortzigarren ekitaldia du aurtengoa, adin nagusitasunera iritsi da. Hiru egun horietan, Irunen, Hondarribian eta Hendaian folk musikan eta musika garaikidean sona handia duten hiru taldek joko dute. Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak antolatu du jaialdia. Doan dira emanaldi guztiak.
Lehen kontzertua abuztuaren 17an izango da, Hondarribian. Los Sabandeños Kanariar Uharteetako taldeak 21:30ean egingo du saioa, Arma Plazan. 50 urtetik gorako ibilbidean, Kanariar Uharteetako musika munduan zehar zabaldu duen taldea da (1966an hasi zuen bidea). 31 abeslari eta musikarik osatzen duten, eta instrumentu tradizionalekin osatzen dituzte koru ahotsak. Afrikako doinuak nahiz Hego Ameriketako boleroak ere dituzte euren errepertorioan.
Bigarren kontzertua, Irunen, abuztuaren 18an. Urdanibia plazan (21:00etan hasita) Sharon Shannon abeslari irlandarrak kontzertua emango du. Akordeoi, flauta eta biolinekin girotutako musika interpretatzen du irlandarrak, baina hainbat estilo uztartuz: musika klasikoa, bretoia, reggaea edo hip hopa; baina den-dena, irlandar ukituarekin.
Hirugarren eta azken kontzertua Hendaiako Zokuburun egingo dute, abuztuaren 19an, 20:30ean. Dyaa Zniber & Gropu Patrimoine de la Musique Andalouse Marocaine taldeak fusioa eskainiko du, musika arabiar-andaluziarrarekin. Dyaa Zinber da taldearen buru, eta perkusio, biolin eta biolontxeloen doinuekin osatzen du garai bateko Espainian (musulmanen esku zegoenean) egiten zen musika.
Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena. Bertan izan dira badiaren inguruko hiru udaletako kideak. Miguel Angel Paez Irungo Udalaren ordezkariak adierazi du beste tokietan entzuten ez den musika ekartzen dutela Bidasoa Folk-en, hiru udalerrien arteko elkarlana aitortuz. Hondarribiko Udaleko ordezkaria Arantxa Berrotaran izan da, eta esan duenez, Txingudiko badia maila altuko erakusleiho musikal eta kulturala bihurtzen da Bidasoa Folk bitartean. Christelle Cazalisek, Hendaiako Udalaren izenean, zehaztu du kalitatezkoak izango direla kontzertuak, eta musika estiloengatik eta ordutegiengatik herritar orok gozatzeko moduko kontzertuak direla.

No hay comentarios: