martes, 24 de julio de 2018

Bidasoa Ibai ingurutik Paseo Berezia

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 19 de Julio de 2018.

BIDASOA IBAI INGURUTIK PASEO BEREZIA


Behobia inguruko pasabide eta bidegorri berrian egingo dute.
Bidasoa ibaiaz gozatzeko proposamen bat dakar udalak datorren astebururako. Ibaiaren inguruan paseo bat antolatu dute udalak eta hiriko zenbait auzo elkartek datorren asteko larunbaterako (hilak 28). Behobia inguruko pasabide berria zeharkatzea da helburua.
10:30ean abiatuko dira Santiagotik, eta helmuga Behobian izango dute. Ibilbidea hasi aurretik, partaideek lastozko zapel eta pegatina bana jasoko dute. Artia inguruan, Dunboako auzo elkarteko kideek argazkilaritzaren inguruko sorpresak eskainiko dituztela jakinarazi dute udaletik. Aurrerago, hamaiketakoa egingo dute. Ibilbide guztian zehar, panel informatiboak irakurtzeko aukera izango da.

No hay comentarios: