sábado, 16 de noviembre de 2019

Be Veggie jaialdi beganoa abenduaren 6tik 8ra izango da

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 16 de Noviembre de 2019.

Be Veggie jaialdi beganoa abenduaren 6tik 8ra izango da

Barazki jatorriko elikagaiak eta pertsona beganoentzako produktu eta zerbitzu egokiak Ficoban izango dira
Sábado, 16 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Gero eta jende gehiagok beste kontsumo mota bat nahi du, osasunarentzako onurak kontuan izango dituena, animaliak esplotatzen ez dituena eta ingurumenaren jasangarritasuna sustatzen duena.
Pertsona horiek guztiak, beganoak edo beganismoa interesatzen zaienak, gogoan dituelako antolatu du Ficobak Be Veggie. Jaialdiaren lehenengo edizioa sustatzeko, sarrera doan izango da pertsona guztientzat.
Ficobara gerturatuko direnek %100 landare jatorriko elikagaiak dituzten standak aurkituko dituzte, baita pertsona beganoentzako egokiak diren produktuak eta zerbitzuak ere, esaterako, kosmetika naturala, ostalaritza eta turismoa, aplikazioak eta zerbitzu teknologikoak, etab.

Azokan, Ficobatik diotenez, “produktuak eta zerbitzuak erosteko aukera egoteaz gain”, ahalegin handiak egingo dira “estilo beganoaren kontzientziazioa sustatzen duten elkarteak eta erakundeak elkartzeko, jaialdi hau bizi-estilo honi buruz informatzeko eta ezagutzeko ere izan dadin”.
Be Veggiek %100 landare jatorriko sukaldaritza eta sukaldaritza beganoa izango du protagonista baita ere. Sukaldeanizeneko atalean sukaldaritzako tailerrak emango dira parte-hartzaileek tofua, seitana, ehundura duen soja, lekaleak eta fruitu lehorrak erabiltzen dituzten hainbat errezeta sukaltzen ikas dezaten.
Bestalde, azokara gerturatuko direnek inguruko janaria jateko aukera izango dute, proposamen gustagarriak egongo baitira, hala nola, Libanoko janaria, kebabak, harategi beganoa, garagardoa, gozokiak edo gaztak, besteak beste.
Gorputzaren orekarako proposamena ere eskainiko da, María Skymaddik vinyasa yoga klasea emango duelako. Vinyasa yoga mota bat da, dinamikoa, non mugimendua eta arnasa lotzen diren sekuentzia jariakor baten bidez.
Bukatzeko, asteburu horretan zehar hainbat hitzaldi ospatuko dira Ficoban. Esaterako, jardunaldia hasteko, ostiralean Jenny Rodríguez aktibistak bizimodu osasuntsuari buruzko mintzaldi bat eskainiko du. - J.G.

No hay comentarios: