Ficoba. / Oihana Sanchez
Gero eta jende gehiagok nahi du beste kontsumo mota bat, osasunarentzako onurak kontuan izango dituena, animaliak esplotatzen ez dituena eta ingurumenaren jasangarritasuna sustatzen duena. Pertsona horiek guztiak, dela beganoak dela beganismoa interesatzen zaienak, gogoan dituelako antolatu du Ficobak Be Veggie. Eta jaialdiaren lehenengo edizio honetara errazago gerturatzeko, sarrera doan izango da.
Jaialdia esatean, proposamen balio-anitzaz ari gara, Ficobara gerturatuko direnek %100 landare jatorriko elikagaiak dituzten standak aurkituko dituzte, baita pertsona beganoentzako egokiak diren produktuak eta zerbitzuak ere, esaterako, kosmetika naturala, ostalaritza eta turismoa, aplikazioak eta zerbitzu teknologikoak, etab.
Ikasteko gunea
Produktuak eta zerbitzuak erosteko aukera egoteaz gain, Be Veggiek ahalegin handia egin du estilo beganoaren kontzientziazioa sustatzen duten elkarteak eta erakundeak elkartzeko, jaialdi hau bizi-estilo honi buruz informatzeko eta ezagutzeko ere izan dadin. Bokazio horrekin bat egingo dute abenduaren 6tik 8rako astebururako programatzen ari diren hitzaldiek eta jarduerek.
Ostiralean, abenduak 6, jardunaldia hasteko Jenny Rodriguezen hitzaldia izango dugu eta bizimodu beganoa egitera gonbidatuko gaitu Diseinatzaile grafiko honek dena uztea erabaki zuen eta animalien aldeko aktibismoa bere lanbide bihurtzea. ‘Vive Vegano’ liburuaren egilea da eta liburu honen xedea da elikadura beganoaren onuren berri ematea eta animaliekiko enpatiaren mezua zabaltzea.
Ondoren Melina Zukernik izango dugu, soziologoa, ikus-entzunezkoen errealizadorea, arte-zuzendaria eta masterra tokiko garapena, ekoizpena eta diseinua nazioartekotzen. Fauna Querida zuzentzen du animaliekiko maitasuna eta ezagutza sustatzeko eta Be Veggien hartuko du parte “La princesa del reino peludo/Erresuma iletsuko printzesa” ipuina kontatzeko; 5 eta 8 urteko haurrentzako (baina beste adinetakoak ez ditu baztertzen) eta haien familientzako da eta animalien bizitzarekiko sentsibilitatea sortu nahi du, naturarekin dugun harremana hobetzeko eguneroko ohiturak iradokitzen ditu.
Larunbatean Ibai Suarez Alonso beganoa eta animalien aktibista izango dugu, sare sozialetan, hitzaldietan eta kalean hedatzen du mezua hainbat motako ekintzekin eta beganismoaren aurkako ideiak erauziko ditu. Beganoentzako eta ez beganoentzako hitzaldi egokia.
Beganoei eguneroko bizitzan erantzuteko tresnak emango dizkie. Ez beganoei, jendeak begano ez izateko erabiltzen dituen ideiak erauziko dizkie.
Bestalde, Jon Kareagak, Bask-en sortzaileetako bat eta ingurumen-aktibista Fridays For Futuren, Ficoban bere dokumentala erakutsiko du “Made in, made for”, non Asiara egindako bidaia baten bidez erakutsiko duen modaren industriak eragina duela pertsonengan eta planetan.
Arratsaldez, landare osasungarrietan oinarritutako elikadurarako oinarriak ikusten hasiko gara Helenka Santos Belmonterekin, chefa, bloggerra, aholkularia, coach nutrizionala, landareetan oinarritutako elikagaietan TSD aditua izango dena etorkizunean eta Las Alas de Jikari proiektu-blog gastro nutrizionalaren garatzailea. Elikaduraz hitz egiten jarraituko dugu Victor Gonzalez Ruizekin; ingeniaria, irakaslea eta kontsumo etikoan aholkularia. Bere hitzaldiak ekologia eta nutrizioari buruzko mito batzuk suntsitzen ditu, eta entzuleari hausnarketa eragin nahi dio planetarekin dugun harremanaz eta gurekin batera bizi diren gainerako espezieekin dugunaz.
Sukaldean: Piztu sua!
Be Veggiek %100 landare jatorriko sukaldaritza eta sukaldaritza beganoa du protagonista. «Sukaldean» izeneko atalean sukaldaritzako lantegiak emango dira tofua, seitana, ehundura duen soja, lekaleak eta fruitu lehorrak errezeta gozatsuetan prestatzeko zure menua osoa eta goxoa izan dadin; plater osoak eta zapore askokoak egiteko denbora asko behar dela dioten mitoak ez direla egia ikusteko, eta lekale, barazki eta ortuarien kontserbak aprobetxatzeko, edo azkenburu eta gozo begano eta glutenik gabeak egiteko.
Eta jakina, kontua ez da beste modu bateko sukaldaritza ikastea bakarrik. Be Veggien parte hartuko dutenek inguruko janaria jateko aukera izango dute, proposamen gustagarriak egongo baitira, hala nola, Libanoko janaria, kebabak, harategi beganoa, garagardoa, gozokiak edo gaztak, besteak beste.
Eta gorputzaren orekarako proposamena ere egongo da. Maria Skymaddik Vinyasa Flow klasea emango baitigu. Yoga dinamikoa da, non mugimendua eta arnasa lotzen diren sekuentzia jariakor baten bidez. Klase gozoa, eta aldi berean, bizia; indarra, oreka eta malgutasuna lantzen ditu, beti barneari begira.