miércoles, 13 de noviembre de 2019

Galdeketaren urteurrena "ospatu eta aldarrikatuko" du Irungo Gure Eskuk

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 13 de Noviembre de 2019.

Galdeketaren urteurrena "ospatu eta aldarrikatuko" du Irungo Gure Eskuk

'Herri Galdeketatik Erreferendumera' izeneko ekitaldia egingo dute larunbatean San Juan plazan.
Iazko galdeketan bildutako irudi bat.
Datorren astean, astelehenean (hilak 18) zehazki, Irungo Herri Galdeketaren urteurrena izango da. 4-871 irundarrek estatus politikaren inguruan duten iritzia emateko aukera izan zuten orduan, eta orain, “hori ospatu eta aldarrikatu” nahi du Irungo Gure Eskuk. Horretarako, larunbaterako (hilak 16), festa eguna antolatu dute San Juan plazan.
 
11:00etan hasiko dute Herri Galdeketatik Erreferendumera gisa deitu duten ekitaldia. Animazioa eta musikaz gain, erakusketak, material salmenta eta bazkidetzak egiteko aukera ere izango da. Irundar orori luzatu diote larunbateko ekitaldian parte hartzeko deialdia.

No hay comentarios: