viernes, 15 de noviembre de 2019

Irungo EAJk berdintasuna haurtzarotik sustatu nahi du

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el viernes día 15 de Noviembre de 2019.

Irungo EAJk berdintasuna haurtzarotik sustatu nahi du

Sentsibilizazio kulturan pausoak eman behar direla adierazi dute taldetik
JON GUEZALA - Viernes, 15 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
Josune Gomez eta Xabier Iridoy, Sargiako haurren parkean.
Josune Gomez eta Xabier Iridoy, Sargiako haurren parkean.
Josune Gomez eta Xabier Iridoy, Sargiako haurren parkean.
IRUN- Datorren azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, hiriko berdintasunaren aldeko hainbat elkartek antolatu dituzten ekitaldiak izango dira hirian zehar.
“Beharrezkoa da egun honen inguruko ekitaldiak antolatzea, oraindik, tamalez, egunero baititugu indarkeria kasuak gure inguruan. Esaterako Irunen, lehengo urtean, 185 indarkeria matxista kasu izan ziren, eta horietatik 125 genero indarkeriakoak, ikaragarria”, zioen Xabier Iridoyk, Irun EAJko bozeramaileak. Datuak kontuan hartuta, alderdi jeltzalearentzat “udalak egun egiten duena ez da nahikoa, haratago joan beharko luke”, Iridoyren hitzetan.
Horregatik, Irungo EAJtik, berdintasuna txikitatik sustatzen lagundu dezaken eta hezkidetza kontuan duen, jostailu gida ez sexista lan-tzea proposatzen dute.
Duela gutxira arte esparru publikoan “ikusezina” zen errealitateaz jabetuta, Iridoyk eta Gomezek, taldeko zinegotziak, argi eta garbi helarazi zuten beraien taldeak berdintasunaren aldeko politika gehiago eta hobeak garatzearen aldeko, eta indarkeria matxistaren aurkako, konpromiso argia duela.
“Gabonak bertan ditugunez, jostailu ez sexisten inguruko gida bat lantzea proposatzen dugu, ez bada aurten, datozen urteetarako. Berdintasuna txiki txikitatik landu beharreko kontua da, eta inguruan ditugun udalerri askok jada horrelakoak badituzte”, jarraitu zuen Iridoyk.
Gida hau, gainera, publiko desberdineko multzoei bideratu beharko litzaieke;alde batetik, umeen eta gazteen gurasoei, bestetik hirian ditugun jostailu dendei, eta nola ez, baita eskola eta ikastolei ere. Gidak aipatutako erabiltzaile guzti horientzako neurri edo aholku desberdinak jaso beharko lituzke.
“Haur eta gaztetxo hauen gurasoak, jostailuak erosterakoan ikuspegi hezkidetzailea kontuan izatea garrantzitsua da, baita dendariak sentsibilizatuta egotea ere, eta nola ez, ikastolak eta eskolak ere gida horren babesle izan beharko lirateke”, aipatu zuen bozeramaileak. Azkenik, Iridoyk gida hirian dauden elkarteekin elkarlanean osatu beharko litzatekeela azpimarratu zuen.

No hay comentarios: