jueves, 20 de agosto de 2020

Ama Xantalen egoitzako langileek jasoko dute VII. Txapelaundi Saria

Noticia publicada en Bidasoko HITZA , el martes día 18 de Agosto de 2020.

Ama Xantalen egoitzako langileek jasoko dute VII. Txapelaundi Saria

Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak aurtengo Xantalen jaietako ospakizunak bertan behera utzi dituen arren, aitortza berezia egin nahi izan die adinekoen egoitzako langileei.
Ama Xantalen adinekoen egoitzako langileei errekonozimendua egin nahi die Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak.Ama Xantalen adinekoen egoitzako langileei errekonozimendua egin nahi die Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak.
Xantalen jaiak edota lagunarteko hizkeran Moskuko jaiak bezala ezagutzen diren ospakizunak bertan behera uztea erabaki du Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak. Osasun krisiak bultzatuta hartu duela erabakia adierazi du, baina salbuespen bat dagoela ezagutarazi du, esaterako, VII. Txapelaundi saria. 
Txapelaundi saria auzotarren alde egindako lana medio auzoko pertsonei aitortzen zaien saria da. Aurten, baina, «salbuespen bat egingo dugu, eta Ama Xantalen egoitzako langileei emango diegu saria». Adineko pertsonak zaintzen buru-belarri aritzeari balioa eman nahi dio bizilagunen elkarteak, «pandemia honen aurrean kolektibo ahulenetakoa» zaintzeko egindako esfortzuagatik, eta «maitasuna» eta «zaintza» uztartzeagatik ere.
Horrez gain, gaurkoan Ama Xantalen egunarekin eukaristia egingo dute auzoko hildakoen omenez Junkaleko Andra Mariaren parrokian (19:00), eta auzoaren eta jaien inguruko materiala partekatzen joango dira sareetan datozen egunetan zehar.

No hay comentarios: