jueves, 27 de mayo de 2021

Ikastaro trinkoak eta Lannahi programa, udan Udal Euskaltegian

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 27 de Mayo de 2021.

Ikastaro trinkoak eta Lannahi programa, udan Udal Euskaltegian

M.A.I. IRUN.

Udal euskaltegiak ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean eta abuztuan eta, langabezian daudenentzat, Lannahi programa.

Uztaileko ikastaro trinkoa hil horren 5ean hasi eta 30ean bukatuko da eta 9.00etatik 13.15era arteko ordutegia izango du. Abuztukoa, hilaren 2an hasi eta 27an bukatuko da ordutegi berarekin. Izen emateko, maiatzaren 31tik ekainaren 10era Udal Euskaltegian 10.30etatik 13.30etara eta 16.30etatik 19.00etara (69 euro baina %100erako bekak badaude asistentziaren gainean). Lannahi programarako, 3tik 10era, SAC24h (irun.org) zerbitzuaren bitartez izenematea eta epe berdinean, mailaketa proba euskaltegian.

No hay comentarios: