miércoles, 5 de mayo de 2021

Recondoko hitzarmena gogor kritikatu dute ekologistek

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 5 de Mayo de 2021.

Recondoko hitzarmena gogor kritikatu dute ekologistek

Bidasoaldeko Lagunaketik interes desberdinen arteko oreka eskatzea "azpijokoan aritzea" dela diote

05.05.2021 | 01:21

irun – Bidasoaldeko Lagunak talde ekologistak Azken Portuko eremurako Irungo Udalbatzak Pasquier Brioche Recondo enpresarekin adostutako hitzarmenaren onarpenak, pasa den ostiralean, "biodibertsitatea eta natura ondarea babesteko aukerari" itxiera eman diola uste du. "Industria-lurzorua izatetik bizitegi-lurzorua birkalifikatzeko hitzarmena onartu izana justifikatzea eta helburu eta interes desberdinen arteko oreka eska-tzea azpijokoan aritzea da", adierazi dute aste honetan taldetik ohar baten bidez. Plataforma ekologistak Txingudiko badia Natura 2000 Sarearen parte dela gogorarazten du idatzian, estuarioaren habitataren garrantzia ekologikoa nabarmenduz. Taldearen ustez, "estuarioaren hedadura ez da nahikoa" eta, orain, babestutako eremu hori zabaltzeko aukera "muriztu egin da". "Gure porrota, gure tristura, gure agintari hurbilenei hau ulertarazteko gai ez izatea da", amaitzen zuen plataformak bere komunikatuan.

No hay comentarios: