jueves, 29 de julio de 2021

Ainhoa Larrañagak bere bigarren diskoko abestiak aurkeztuko ditu bihar Irunen

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 29 de Julio de 2021.

Ainhoa Larrañagak bere bigarren diskoko abestiak aurkeztuko ditu bihar Irunen

Abeslari eta aktore gazteak doako kontzertu bat eskainiko du Junkaleko plazatxoan, udako agendaren barne

 

Ainhoa Larrañaga artista, joan den udan eskaini zuen kontzertu batean. / JUANFER

Ainhoa Larrañaga artista, joan den udan eskaini zuen kontzertu batean./ JUANFER.

JOANA OCHOTECO irun.

'Go!azen' telesailan ezagutzera eman zen Ainhoa Larrañaga, 2016an. Saioarekiko lotura lau urtez luzatu zen eta telebistako beste proiektuetan murgildu zen baita ere: 'Servir y proteger' eta 'El internado: Las Cumbres' telesailetan parte hartu du. Aktore alde honekin batera, Ainhoa Larrañaga hernaniarrak abeslari bezala bere ibilbidea egiten hari da baita ere, eta bide honetan urrats berri bat emango du bihar, Irunen.

Junkaleko plazatxoan eskainiko duen kontzertuan artistak bere bakarkako bigarren diskaren zenbait abesti aurkeztuko ditu. Lan diskografiko berria abendura arte ez da argitaratuko, baina irundarrek honen aurrerapenaz gozatzeko aukera izango dute bihar. Bigarren diska horren lehenengo kantuaren bideoklipa, 'Basoan', ostiralean bertan estreinatuko da Ainhoa Larrañagaren YouTube-ko kanalean, hain zuzen ere.

  • Noiz eta non. Bihar 20 00etan Junkaleko plazatxoan.

  • Sarrerak Doakoak dira, baina kontzertua hasi baino 50 minutu lehenagotik aurrera eskuratu beharko dira, plazatxoan bertan. Pertsona bakoitzak gehienez hiru sarrera hartu ahalko ditu.

Kontzertuaren erdia kantu berri horiek osatuko dute eta, beste erdia, Ainhoa Larrañagaren lehenengo diskako abesti ezagunak. 2020aren hasieran argitaratu zuen 'Eskuminak' lana, Iker Laurobaren laguntzarekin sortuta eta jazz, soul eta swing estiloak uztartzen zituena. Bakarkako lan hauetaz gain, zenbait kolaborazio egin ditu Ainhoa Larrañagak, besteak beste, Joxan Goikoetxearen 'Lurra, ur, haize' diskoan, edo Iker Laurobaren 'Ontzi zahar batean' kantuan ere.

Musika munduan egiten ari den ibilaldi honekin batera, artista hernaniarra ez du alde batera utzi interpretazioa: 'Go!azen' saiora bueltatu zen joan den urtean, pandemia zela eta grabatu ziren atal berezi batzuetan parte hartzeko, eta beste proiektuetan ere lan egiten ari da.

Edukiera mugatua

Kontzertu hau Irungo Udalak antolatutako udako kultur agendaren barne dago. Emanaldia doakoa izango da, baina edukiera murriztuarekin. Gonbidapenak Junkaleko plazatxoko eszenatokian eskuratu ahal izango dira, kontzertua hasi baino 50 minutu lehenagotik.

No hay comentarios: