viernes, 23 de diciembre de 2022

Abenduaren 29an, urteko azken osoko bilkura

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 23 de Diciembre de 2022.

Abenduaren 29an, urteko azken osoko bilkura

Abenduko gertakariei dagokien ohiko eztabaidaz gain, hiriko 2023ko aurrekontuak eztabaidatu eta onartzeko saioa izango da.

Abenduaren 29an, urteko azken osoko bilkura.

Datorren abenduaren 29an, ostegunean, udal taldeek urteko azken osoko bilkuraren saioa egingo dute. Saioa goizeko 09:00etan hasiko da. Bertan, alde batetik, abenduko gertakariei inguruan eztabaidatuko dute. Bestetik, ordea, 2023ko udal aurrekontuak onartuko dituzte saio horretan. Hala azaldu du Migel Angel Paez Ogasun zinegotziak.

Paez udal talde guztiekin bildu da azken aldian, “ahalik eta zuzenketa gehien onartzeko eta, horrela, taldeak aurrekontuekin bat etortzeko”. Horrela, pozik agertu da zinegotzia, aurrekontuok babes handia izango dutela sinistuta. Orotara, 71 zuzenketa aurkeztu dituzte: 25 egin ditu EAJk, beste hainbeste EH Bilduk, eta 21 PPk.

Aurrekontuaren zenbatekoa 90.295.000 eurokoa da, iaz baino 7,7 milioi euro handiagoa. Paezek datorren urteko aurrekontuen oinarriak zerbitzu publikoak indartzea, gastu soziala handitzea, “inbertsio bloke esanguratsu bat” onartzea, eta ekipamendu berriak sortzea izango dira.

No hay comentarios: