miércoles, 20 de diciembre de 2023

2024ko kultur agendaren zati bat aurkeztu dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 20 de Diciembre de 2023.

2024ko kultur agendaren zati bat aurkeztu dute

Nuria Alzaga kulturako udal ordezkariak prentsaurrekoa egin du goizean Amaia KZn. Urtarrilean Ara Malikian edo Alex Ubago izango dira Irunen, eta udan auto zinema jarriko dute.

Gaur goizean udaleko Kultura ordezkari Nuria Alzagak prentsaurrekoa eskaini du Amaia Kultur Zentroan. 2024a ate joka dugun honetan, hain zuzen ere, datorren urteko ekitaldi kultural nagusienetako batzuen berri eman du udal ordezkariak. Haren hitzetan, gazte zein helduenek kultura aisialdiaz disfrutatzeko tartea izango dute.

Hala nola, urtarrilean hirira etorriko dira Ara Malikian biolinista libanoarra; Rosario Mohedano eta Felipe Garpe abeslariak, edota Alex Ubago kantautorea. Era berean, proposamen berriek haien lekua izango dute: Ricardo Requejo ganbera zikloa, DokuIrun zinema programa, edo Zure Abenturaren Bila bidaia programa, kasu. Alzagaren hitzetan, “Kultura Arloak inoiz baino agenda bereziagoa prestatu du, hirian oso ezagunak diren jarduerei eutsi eta beste ikus-entzule mota batzuk erakartzeko”.

Haur eta gazteen proposamenei arreta berezia eskaini diotela azaldu du ere. Gazteen artean “kultura sustatu” eta horretan “ohitzea” erronka direla aipatu du Alzagak, eta horretarako gazteak erakartzeko proposamen “berriak” egin dituztela. Go!azen ikuskizuna, Calladitas estais mas guapas showa edo udako auto zinema aipatu ditu.

“Kontzientziak astintzeko”

Udal ordezkariaren arabera, sortu duten programazioak haur eta helduen “kontzientziak astintzeko” xedea du, proposamenak uneoro aintzat hartu dituelako, esaterako, feminismoaren eta aniztasun sexualaren bueltako gaiak. Martxoan, adibidez, kultur agendaren gaia “emakumeak” izango dela aurreratu du. Sarrerak salgai jarriko dira gaurtik aurrera, Irungo Turismo Bulegoan eta Amaia Kultur Zentroaren webgunean.

Hona hemen gaur ezagutarazi diren ekitaldietako batzuk:

Urtarrilaren 19a, ostirala

  • 19:00/22:00etan, Amaia KZn: Ara Malikian biolinistaren kontzertua.

Urtarrilaren 27a, larunbata

  • 19:00etan, Amaia KZn: Rosario Mohedano eta Felipe Garperen Eterno bolero emanaldia, Irun Hiria Musika Bandarekin batera.

Otsailaren 3a, larunbata

  • 20:30ean, Amaia KZn: Alex Ubagoren kontzertua.

Martxoaren 1a, ostirala

  • 20:00etan, Amaia KZn: Calladitas estais más guapas ikuskizuna.

Martxoaren 9a, larunbata

  • 19:30ean, Amaia KZn: Y la música se hizo mujer emanaldia.

Martxoaren 17a, igandea

  • 19:00etan, Amaia KZn: A pulmón. Mujeres cineastas saio berezia.

Apirilaren 13a, larunbata

  • 20:00etan, Amaia KZn: Golden Apple Quartet. Vamos que nos vamos saioa.

Apirilaren 20a, larunbata

  • 20:00etan, Amaia KZn: Andres Barriosen kontzertua.

No hay comentarios: