miércoles, 20 de diciembre de 2023

Jorge Gimenez Alberdania argitaletxeko editorea zendu da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 20 de Diciembre de 2023.

Jorge Gimenez Alberdania argitaletxeko editorea zendu da

Alberdania argitaletxearen sortzaileetako bat, editorea eta itzultzailea izan zen. Gaur zendu da 67 urterekin Jorge Gimenez Bech irundarra.

Jorge Gimenez Bech (Irun, 1956) Alberdania argitaletxeko editorea eta sortzaileetako bat zendu da gaur 67 urterekin. Euskarari eta euskal literaturari lotutako ibilbide luzekoa da Gimenez Bech, hala nola, Irungo Udaleko Euskara zerbitzuko zuzendaria izan zen 1984 eta 1993 urteen artean.

Irungo Alberdania argitaletxea sortzen aritu zen 1993an, eta ordutik argitaletxeko editorea izan da. Editore ez ezik, itzultzaile lanetan jardun du eta gaztelaniara liburu andana itzulitakoa da, esaterako, Anjel Lertxundiren hainbat eta hainbat liburu —Itzuliz usu begiak eta Horma, besteak beste, Garazi Goiaren Bi hitz, edota Arantxa Iturberen Lehenago zen berandu.

1997an, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten Gimenez Bech eta kargu horrekin aritu zen 2013 arte. Izan ere, urte hartan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Ikerketa eta Koordinazio zuzendari izatera igaro zen eta 2017ra arte jardun zuen zeregin horretan.

Politikari dagokionez, Euskadiko Ezkerra alderdiaren inguruan ibili zen Gimenez gazte garaian. BERRIAk gogoratu duenez, 1982ko urrian, baina, haren aita hil zuen ETAk —guardia zibila zen—, eta 2021era arte isilik mantendu bazen ere, Gogoan elkartearen solasaldi batean aitortu zuen “kolpe gogorra” izan zela harentzat.

No hay comentarios: