viernes, 19 de enero de 2024

22.000 euro jasoko ditu Larreaundiko auzo elkarteak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 19 de Enero de 2024.

22.000 euro jasoko ditu Larreaundiko auzo elkarteak

EAJk udal aurrekontuetan egindako zuzenketetako bati esker jasoko du diru laguntza auzo elkarteak. Lokal berri bat izateko eta jarduera eskaintza handitzeko izango da.

Abenduan onartu ziren udal aurrekontuak , EAJren 15 zuzenketa bere gain hartzea adostu ondoren PSE-EErekin. Zuzenketa horietako bat Larreaundi-Olaberriko auzo elkarteari 22.000 euro ematea izan da, lokal berri bat izatera bideratuta eta antolatzen dituzten jarduerak gauzatzeko beharretara egokituta.

Auzo elkarteak forgatutako premiei “zuzenean” erantzungo dion neurria dela diote, gaur egungo egoitzak espazio mugak eta baldintza urriak dituelako. Elkartearentzako “urrats esanguratsua” dela ziur dira eta parte hartzea modu egokian sustatuko dela ere bai. Gainera, auzo elkarteko zuzendaritza berria nabarmendu dute, “etengabe ari dira lanean auzoa aktibatu, aberastu eta indartzeko”.

Azkenik, udal gobernuarekin duten “lankidetza eraikitzailearen garrantzia” azpimarratu dute, “Irungo bizi baldintzen hobekuntzarekin dugun konpromisoa berretsiz eta auzokideen elkarteek tokiko gizarte sare osasuntsu eta indartsu bat eraikitzeko berebiziko garrantzia dutela sinetsiz”.

No hay comentarios: