viernes, 19 de enero de 2024

Txinzerrek edukiontzi organikoak eguneratuko ditu

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el viernes día 19 de Enero de 2024.

Txinzerrek edukiontzi organikoak eguneratuko ditu

QR kodea jarri diete eskualdeko edukiontzi organikoei, sarraila sistema desberdinen gaineko iritzia jasotzeko.

Txingudiko Zerbitzuakek (Txinzerrek) edukiontzi organikoak eguneratuko ditu, hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko asmoz. Eredua aukeratu dute honezkero, eta orain sarraila sistema egokiena probatzen ari dira.

Sarraila sistema herritarrentzat erosoa izan dadila bermatzeko, parte hartze prozedura ireki dute. Dagoeneko kalean dauden edukiontziek, sarraila desberdinak dituztenak, QR kodea daramate gainean. Kodea eskaneatuta, herritarrek ereduaren inguruko balorazioa bidali ahalko diote Txinzerri; baina iritziak ez dira lotesleak izango.

Proba fase hau hilabetez luzatuko dute. Lizitazioa amaitu eta esleitzean, Hondarribiko eta Irungo 325 edukiontziren sistema aldatuko du Txinzerrek. Orain arteko txartelaren erabilera mantenduko dutela jakinarazi dute ere.

No hay comentarios: