miércoles, 24 de enero de 2024

Mugikortasun plan berrian egoiliarrek izatea lehentasuna dio Elkarrekin Irunek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 24 de Enero de 2024.

Mugikortasun plan berrian egoiliarrek izatea lehentasuna dio Elkarrekin Irunek

Lurpeko aparkalekuen kudeaketa publikoa izatea eskatu du koalizio moreak. Aurreratu dute Pio XIIkoa hala izango dela laster.

san juan parkina. san juan aparkalekuaSan Juan plazako lur azpiko parkina

Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planaren (HMJP) harira mintzatu da Elkarrekin Irun. Izan ere, udal gobernuak berriro ekin dio planari eta, gainera, erakusketa bat jarri dute ere Palmera Monteron. Koalizio moreak gogoratu du 2022ko irailean, dokumentua hobetu zitekeenean, “oinarrizko hainbat puntu” finkatu zituztela. “Irun, hiri gehienak nezala, ibilgailu pribatuaren inguruan garatu da. Eragin hori ezin da lumakada batekin ezabatu, estrategia praktikoak egokitu behar ditugu”. Planak “anbizio handikoa” behar duela uste dute.

Thania Pazos Elkarrekin Irunen bozeramaileak proposatu du HMJPk etorkizuneko Emisio Baxuen Eremuak (EBE) eta TAO sistemak eragindako auzoetako egoiliarrak kontuan hartzea. Egoiliarrentzako aparkaleku eredu bat behar dela iritzi du eta ezin duela izan enpresa pribatu baten onurarako bakarrik. Era horretan soilik izango direla TAO eta EBE tresnak “oso eraginkorrak” auzoetako egoiliarri mesede egiteko.

Asmoa, ibilgailu pribatuaren ordezko aukerarik ez duten pertsonek etxera itzultzen direnean aparkatzeko erraztasunik handienak izan ditzaten laguntzea dela dio bozeramaileak. Bizitegi inguruk problematikoak izan daitezkeela uste dute, eta horregatik, egoiliarren %80k plaza mistoak izatea proposatu dute, 18:00etatik 08:00etara TAO guneetako egoiliarrentzat soilik izan daitekeen ordu tartean izan ezik. Gainerako %20ak egungo formatuarekin jarraituko luke.

Auzoetako egoiliarren bueltan garatu behar direla TAO eta EBE diote, bestela ez direlako erabilgarriak izango gehiengoarentzat Elkarrekin Irunen esanetan. “Aparkatzeko arazoak daude, baina TAOk ez ditu konpontzen, dirua biltzeko neurri bat besterik ez delako, eta, jakina, EBEk planteatzen duen bezala, ez ditu pertsonen mugikortasun ohiturak aldatuko; aitzitik, baimena ematen dionak ibilgailua aldatuko du”.

Lurpeko aparkalekuak

Irungo Pinudia barrutiko aparkalekua da, egun, kudeaketa publikoa duen bakarra eta Elkarrekin Irunek gogoratu du HMJP finkatutako beste puntu bat zela aparkalekuen kudeaketa publikoa. Koalizioak aurtengo aurrekontuak negoziatzen ari direla ondorioztatu du Irungo aparkalekuen kudeaketa publikoa ez dela “borondate politiko faltagatik”. Dena den, iragarri dute Pio XIIko aparkalekuak kudeaketa publikoa izango duela. “Beraz, gainontzeko aparkalekuek ere bide bera jarrai dezakete” zehaztu du Pazosek.

Era horretan, aparkaleku plaza baten prezioa kostu prezioa izan da, kudeatzen duen enpresaren onura ekonomikoen beharra deuseztatuko zelako. “Pinudiko aparkalekuaren batez besteko okupazioa %98 da eta gainontzekoena %23koa. HMJPn jaso dute hori” azaldu dute.

HMJPren proposamenetako bat lurrazaleko aparkaleku plazak kentzea da, lurpeko aparkalekua “erakargarriagoa” izan bidean, baina koalizio moreak dio horrek arazo gehiago sortuko dituela gainazalean kentzen diren plazen kopurua ordezkatzen ez bada. Bestetik, zerbitzu bat garestitzea ere ez dela aldaketa bat sustatzeko modurik onena diote, pertsonak gauza beragatik gehiago ordaintzera behartzen delakoan.

Ildo horretan, EBEtik zirkulatu ezin dezaketen autoekin zer gertatuko den galdetu du Elkarrekin Irunek eta adibide bat jarri dute: “Londresen 65 librako isuna da eta pertsonek ordaindu egiten dute, ez dutelako beste alternatibarik”.

HMJPk ondorengo galdera bere gain hartu behar lukeela uste dute: “Posible al da azken berrogei urteetako hiri neoliberalaren eredua bizpahiru urte eskasetan aldatzea?”. Planak ez diola mugikortasunari bakarrik eragiten azaldu dute, baizik eta hiria kontsumorako soilik erabiltzeko joeraren isla garbia da.

Hori dela eta, auzoetako biztanleei lehentasuna ematea dela beharrezkoa dio koalizio moreak eta horregatik ezin dutela herritarrek ordaindu zerbitzu berdinak jasotzeagatik diote.

No hay comentarios: