viernes, 26 de enero de 2024

Otsailaren 8an, tertulia dialogikoa Palmera Montero gunean

Noticia publicada en Bidasoko HItza, el viernes día 26 de Enero de 2024.

Otsailaren 8an, tertulia dialogikoa Palmera Montero gunean

Txingudiko Elkarte Feministak antolatuko du saioa. Naroa Gamazok hartuko du parte, "Tratado sobre la nariz" liburuari buruz.

Otsailaren 8an, ostegunean, Txingudiko Elkarte Feministak tertulia dialogiko bat antolatuko du. Naroa Gamazok hartuko du parte saioan, Tratado sobre la nariz liburua komentatzeko. Arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira, Palmera Montero gunean.

Helburua, parte hartzaile guztien artean liburuan Gamazok planteatzen dituen hainbat galderak erantzungo dituzte: zeintzuk dira gaur egunean emakumeek aurre egin beharreko erronkak?

Gamazo Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta Telebistako Kazetaritza masterra egin zuen ere. Gaur egun, arte grafikoen munduan ari da.

No hay comentarios: