Ekainaren 15era arte ahal dira erabili Irun Marketeko bonuak
780 kontsumitzailek egin dute eskaria eta 1.300 produktu baino gehiagoren gainean ahalko dituzte aplikatu deskontuak.
Irun Marketek martxan du jada bonuen kanpaina berri bat. Maiatzaren 10era bitartean ahal ziren bonu horiek eskatu eta udalak gaur gogoratu du dagoeneko erabil daitezkeela eta ekainaren 15era bitartean. Horretarako, Irun Market plataformaren orrialdera jo behar da.
Orotara, 10 euroko deskontuko 2.500 bonu jarri zituen eskuragarri udalak eta 780 irundarrek egin dute eskaria, iaz baino 100 pertsona gehiagok. Plataforman, berriz, 1.300 artikulu baino gehiago daude eskuragarri.
Erosketa egiteko prozedurari dagokionez, behin Irun Market plataforman sartuta, erosketa egin behar da eta saski birtualean, kontsumitzaileak posta elektronikoaren bidez jaso dituen kodeak sartu. Bezero bakoitzak 5 kode erabili ahal ditu gehienez.
Deskontuak trukatzeko aukera ere badago. Interes hori dutenek deskontu bat edo gehiago ahalko dituzte trukatu eta erosketa establezimendu bakar batean egin beharko dute. Era horretan, bonuekin saltoki batean baino gehiagotan kontsumitu nahi izanez gero, erosketa bereizi egin beharko dira. Izan ere, hainbat establezimendutako produktuak dauden erosketa birtualeko saskiak ezingo dira deskontuak aplikatu.
Erositako 30 euroren truke 10 euroko deskontua lortzen da, hain zuzen. Beraz, deskontuak gehienez bost erosketatan trukatu ahalko dira eta deskontu guztiak erosketa bakarrean trukatu ahalko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario