Dies Oiassonis, erromatarren garaira gerturatzeko
Historia, kultura eta gastronomia uztartzen dituen jaialdia uztailaren 11tik 14ra egingo da. Aurretik, uztailaren 6an, Pintxo Erromatarraren Ibilbidea egingo da.
Uztailaren 11tik 14ra egingo da aurtengo Dies Oiassonis jaialdia, Irun erromatar garaira itzuliko duen jaialdia. Aurretik, baina, uztailaren 6an Pintxo Erromatarraren Ibilbidea egingo da. Gaur egin dute egitarauaren aurkezpena eta bertan izan dira Nuria Alzaga Kultura ordezkaria, Migel Angel Paez alkateordea, Aizpea Goenaga Oiasso Museoaren koordinatzailea eta Juanjo Jimenez Oiasso Museoaren zuzendaria.
XVI. edizio honetan historiaz, aisiaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango da nagusiki. Horrez gain, dagoeneko urteroko hitzorduak direnak ere itzuliko dira, hala nola, Navigium Isidis prozesio tradizionala, ohiko Zirku Erromatarra eta erromatarren munduari buruzko birsorkuntza historiko mitikoak.
Berritasunak ere izango ditu jaialdiak. Esate baterako, erromatar garaiko jantziei buruzko ikastaroak, antzeri erromatarra eta haur bakarrizketa. Azken honetan erromatar garaiko haurrek nola jolasten zuten azalduko dute.
Gastronomia protagonista izango diren jarduerak uztailaren 6an hasiko dira arestian aipatutako Pintxo Erromatarren Ibilbidearekin eta 20 jatetxetan pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Garai hartako sukaldaritzan inspirazio iturri izango dute. Uztailaren 12an Arrain Zopa lehiaketa egingo da. San Juan plazan egingo den erromatar estiloko afaria ere egingo da: Convivium in Circus Romanus. Egitarau gastronomikoa uztailaren 13an bukatuko da, II. Jardunaldi Gastronomikoekin. Sarrera doakoa izango da.
Zinemak ere bere lekua izango du Dies Oiassonisen eta Brianen Bizitza filma eskainiko dute San Juan plazan. Uztailaren 11n izango da, eta sarrera doakoa da. Ordua oraindik ez dute zehaztu.
Bestalde, antzerkiak ere izango du sona, hainbat ikuskizun antolatu baitituzte. Tartean, Climnestra, uztailaren 12an, Natalia Milanen eskutik. Ondoren, Lavinia obra, Ursula K. egile estatubatuarraren izen bereko eleberrian oinarritutako La Eneida klasikotik datorrena, eta Bona De ikuskizuna, Oiasso museoko antzerki taldearen eskutik, azken egunean, uztailak 14.
Moda da beste berritasunetako bat eta ikastaro bat eskainiko dute erromatar jantziei buruzkoa. Era horretan, togen, tuniken eta txanbileten munduan murgilduko dira gerturatzen direnak. Ikastaroarekin, erromatarrek beren jantziak egiteko erabiltzen zituzten materialak bertatik bertara ezagutu dituzte.
Azkenik, gaurko agerraldian azpimarra jarri dute ere kartelean, Sarah Grandes irundarrak egindakoa.
Sarrerak
Erromatar afarira joan nahi dutenek Turismo Bulegoan erosi ahalko dituzte, ekainaren 21eeko ostiraletik aurrera, 15:30ean hasita. Sarrera bakoitzak 30 euro balio dute. Aldiz, zirkurako eta gainontzeko ikuskizunetarako sarrerak uztailaren 5ean jarriko dituzte salgai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario