Lapitzeko adinekoek txangoa egingo dute Gordailura
Eliltxu Auzo Elkarteak antolatu du, gogoz kontrako bakardadearen aurkako ekintza gisa. Bihar egingo dute irteera, 10:00etan.
Elitxuko Auzo Elkarteak eta Bidasoa Zurekin elkarteak Adinekoei Bideratutako Gosaria ekimena du martxan eta bihar izango da (hilak 22). Gogoz kontrako bakardadearen kontrako ekintzak egiten dituzte programa honekin. Oraingoan, Belaskoenean dagoen Gipuzkoako Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentrora bisita egingo dute.
Elkartzeko bi puntu finkatu dituzte. Lehenik, Pio XII plazan bilduko dira, 10:00eta, eta hortik, La Salle ikastetxeko autobus paradara joango dira 10:10etarako. Parte hartu nahi duenak edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak telefono zenbaki honetara idatz dezake: 623 16 58 50.
No hay comentarios:
Publicar un comentario