Bihar izango da 'Tronboneitor 2024' topaketa
Euskadi mailako topaketak musika eskola ugari jasoko ditu. Kalejira eta kontzertua eskainiko dituzte, Zabaltza plazan.
Bihar, larunbata, Irungo Udaleko Hezkuntza arloak eta Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioak antolatu duten Tonboneitor 2024 topaketa egingo dute. Honakoa Euskadi mailako topaketa da, eta hamabost musika eskolek nahiz 120 tronboi jolek hartuko dute parte.
Topaketa bi ekitalditan banatuko dute. Goizeko 11:40an, Luis Marianotik kalejira abiatuko dute eta, eguerdiko 12:00etan, kontzertua eskainiko dute Zabaltza plazan.
Antolatzaileek iragarri dute eguraldi txarra egin ezkero, bi ekitaldiak Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioaren egoitzan egingo dutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario