Toki Alai ikastetxeak Natura Ondarearen Jardunaldiak egingo ditu
Asteazkenetik larunbatera bitartean luzatuko dira eta azken egunean Toki Alai Egunarekin bat egingo dute jardunaldiek.
Toki Alaik Natura Ondarearen Jardunaldiak egingo ditu hilaren 29tik ekainaren 1era bitartean. Aiako Harria ezagutzea da helburua, ikasleak sentsibilizatzea eta ondarearen igorle bilakatzea, natura eta kultura ondarearen ezagutzaren eta transmisioaren eragileak izatea. Izan ere, Toki Alai Aiako Harria parke naturalaren eremuan dago.
Familien eta herritarren parte hartzea eskatu dute. Bide horretan, galdetegi bat prestatu dute hiru egunetako zein ekintzatan parte hartu nahi duten jakiteko, baita ere zenbat kide gerturatuko diren zenbatzeko. Era horretan, antolaketa egokia bermatu nahi dute eta galdetegia lagungarria izango zaiela diote.
Jardunaldien azken egunean Toki Alai Eguna egingo dute. Gogoratu dute adin txikikoek heldu baten ardurapean joan beharko dutela. Bestalde, Toki Alaik eta Alaikiro guraso elkarteak adierazi dute ez direla arduradun egiten jaian gerta daitezkeen ezustekoena. Azkenik, Siutzera auto partikularrean ez gerturatzeko ahalegina egitea eskatu diete familiei.
Egitaraua:
- Hilak 29, asteazkena. Haur Hezkuntzako ikasleek asteazkenero joaten diren basoa erakutsiko dute. Txangoa 09:15ean abiatuko dute Arbesko eskolatik eta 12:30ean itzuliko dira. Basoan zer ikasten duten jakiteko parada izango da.
- Hilak 30, osteguna. Eskola ondoko urmaela hobeto ezagutzera joango dira eta bertako bizidunen lanketa egingo dute. Horrez gainera, eskolarako bidean dauden landareak ezagutzeko jolas bat egingo dute. Horretarako, aplikazio hau jaistea gomendatu dute. Irteera, 17:00etan izango da.
- Ekainak 1, larunbata. Alaikiro guraso elkartearekin batera, Eskolako Jaia egingo dute eta jaiaren barruan jarraipena emango diote Natura Ondarearen Jardunaldiei. Izan ere, 11:30ean, 3. zikloko ikasleek, Siutzeko basoa zentzumenen bidez ezagutzeko aukera egongo da. Horrez gain, denen partaidetzarekin eskola kanpoko paretan mural bat margotuko dute, ingurune hartako biodibertsitatea erakutsiko duena.
- 09:30etik 13:30era Siutzen
- Orientazio froga (Arbeseko egoitzatik izango du irteera).
- Eskulan tailerra.
- Basoa ezagutuz zentzumenen bidez.
- Eskolako horma-irudia margotu
- 14:00etatik 21:00etara Arbesko eskolan
- Bazkari herrikoia.
- Dantza erakustaldia.
- Aurpegi margotzea.
- Puzgarriak.
- Askaria.
- Disko-festa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario