Luis Mari Elorz Aranberri zendu da
Medikua eta Irungo Hiritar Foroko lehen lehendakaria izan zen. Irungo Udalak "atsekabea" adierazi du haren heriotzagatik.
Irungo Udalak “atsekabea” adierazi du Luis Mari Elorz Irungo mediku, eta Hiritar Foroko lehen lehendakariaren heriotzagatik. 2019an Irun Hiriko Urrezko Domina jaso zuen irundarrak. Cristina Laborda alkateak Elorzen konpromisoa azpimarratu du: “Arrazoi humanitarioekin eta hiriaren hobekuntzarekin konpromiso irmoa zuen”.
Udalaren arabera, “oso eskuzabala eta altruista” zen, eta “erabat emana” zegoen kausa sozialetara eta Irunen hobekuntzara. Labordak “doluminik bizienak” eta “besarkada handi bat” bidali dizkie zendutakoaren familiari eta lagunei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario