Sanmartzialetarako Jaietan Errespetatu kanpaina aterako du berriro udalak
"Bizikidetza eta errespetua" oinarri dituen sentsibilizazio kanpaina da, oinarrizko aholkuak biltzen dituena.
Beste urte batez Jaietan Errespetatu kanpaina martxan jarriko du Irungo Udalak sanmartzialetan. Jaiak disfrutatzeko helburuarekin, “bizikidetzari errespetua” eskatu du Miguel Angel Paez alkateordeak, Sergio Javier Herritarren Parte Hartzeko ordezkariarekin batera. Gaur egindako agerraldian Irungo auzo elkarteekin batera agertu dira baita hainbat ostalarirekin batera ere.
Dibertsioa eta errespetua ez direla “etsaiak” dio Javierrek eta bi balio horiek “eskutik helduta” joan behar dutela uste du, “guztiok goza ditzagun jaiak, urteko egunik berezienak dira eta”. Kanpainak oinarrizko aholkuak biltzen ditu, hala nola, komun publikoak erabiltzea, alkohola neurriz hartzea, zaborrontziak erabiltzea eta bizilagunen atsedena errespetatzea. Sergio Javier: “Herritar guztien interesak batu behar dira. Batzuek oso ondo pasa nahiko dute, beste batzuk deskantsatu nahiko dute eta ostalariek errentagarritasuna atera nahiko dio bere negozioari”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario