Irungo kontzentrazio esparruak hizpide
Frankismoan Irunen izan ziren kontzentrazio esparruen gaineko hitzaldia antolatu dute hilaren 23rako. Junkal Oiartzunek eta Maria Jose Noguesek eskainiko dute.
Trenbide inguruan dagoen Pequeña Velocidad da egun Gipuzkoan zutik dirauen kontzentrazio esparru bakarra. Dena den, aurretik, beste bost kontzentrazio esparru izan ziren –gutxienez– Bidasoko hiri nagusian: Gal Stadiuma, Trenbideko harigintzak (emakumeen eta haurren eremua); Behobia; Elgorriaga txokolate fabrika; Irungo espetxea; eta Pequeña Velocidad bera.
Kontzentrazio esparru hauetan guztietan preso talde ezberdinetan bereizten zituzten kontzientzia politiko handiago edo txikiagoaren arabera. Espazio itxiez gain, espazio irekiak ere erabiltzen zituzten eta presoak aire zabalean egoten ziren. Egun, Pequeña Velocidad eraisteko arriskuan dago ViaIrun proiektua medio, eta Nicolas Gerendiain elkarte memorialistak memoria historikorako gune izendatzeko eskaera egina dauka.
Irunen kontzentrazio esparruen bueltan gertatutakoez hitzaldia eskainiko dute Junkal Oiartzunek eta Maria Jose Noguesek Kabigorrin. Hilaren 23an egingo da, osteguna, 19:30ean. Sarrera doakoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario