Lezo-Errenteria eta Irun arteko Renferen trenak, martxan bihartik
Larunbateko goizeko 05:00etatik itzuliko da bere onera aldirikoen zerbitzua, hilaren 6tik etenaldian izan ondoren.
Biharko (hilak 25, larunbata) 05:00etak Lezo-Errenteria eta Irun arteko (eta alderantziz) Renferen trenak berriz ere martxan izango dira. Hala jakinarazi du Adifek. Hilaren 6tik trenbide zati hori etena dago, Gaintxurizketan berregiten ari diren tunelean zartadurak agertu zirelako. Horiek konpondu, eta berriro egingo du Oarsoaldetik eta Bidasotik ohiko bidea Renferen aldirikoen zerbitzuak.
Maiatzaren 6ko etetearen, eta Adifen lanen ondorioz izaten ari diren aldirikoen atzerapen eta azaroen ondorioz, Oarso Bidasoko EH Bilduren hautetsiek kezka azaldu zuten joan den astean. Horrez gain, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak kezka gutuna bidaliko dio Espainiako Gobernuko Mugikortasun Iraunkorreko ministro Oscar Puenteri, azken urteetan zerbitzuak “gainbehera” izan duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario