lunes, 20 de mayo de 2024

Irungo Udalaren webgunea zerbitzuz kanpo izanen da bihar arratsaldez

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 20 de Mayo de 2024.

Irungo Udalaren webgunea zerbitzuz kanpo izanen da bihar arratsaldez

Zerbitzutik kanpo 17:00etatik 22:00etara egongo da, orrialdearen euskarri diren sistemak berritu eta indartu egin behar dituztelako.

Irungo Udalaren orrialdearen euskarri diren sistemak berritu eta indartu egin behar dituzte, eskaintzen dituzten informazio zerbitzuen errendimendua hobetzeko. Hartara, bihar (hilak 21) ez du zerbitzurik eskainiko udal webguneak, 17:00etatik 22:00etara. Orrialdeak 4.000 bisita baino gehiago jasotzen ditu egunean.

Dena den, Egoitza Elektronikoan ez dute eraginik izango lan horiek, eta beraz, une oro aurkeztu ahal izango da normaltasunez edozein eskaera bide elektroniko ofizialetik. Sarbidea erraztuko dute Egoitza Elektronikora lan digitalak egiten dituzten bitartean. Udaleko gainerako komunikazio-kanalak ere eskuragarri egongo dira sare sozialetan, IrungoUdala Youtuben barne.

No hay comentarios: